22 de febrero de 2024

Mugikorrean denbora galtzeak zein puntutaraino garatzen nau persona bezala?

 


Argazki honetan, bi eszena ikusten dira: eskuinekoak, mugikorrarekin dagoena, gaur egungo aisia irudikatzen du eta ezkerrekoa, liburu batekin dago txuri-beltzez, iraganean zegoen aisia irudikatuz. Aisia teknologiaren aurrerapenekin aldatu egin da. Teknologia baino lehen, jendea bere aisia beraien gorputza eta arima zaintzeko erabiltzen zuten, adibidez, kirola egiteko, ikasteko, liburuak irakurtzeko (argazkian ikusten den bezala), soziabilizatzeko, lo egiteko, atseden hartzeko... Baina hori aldatzen ari da teknologiarengatik, poliki-poliki ez gara kalera ateratzen soziabilizatzeko, ez dugu kirol askorik egiten, ez dugu ikasten beste garai batzuetan bezala, eta horren errua guk daukagu nahiago dugulako mugikorra eta abarrekin geratzea, benetan pertsona bezala hazten laguntzen diguten gauzak egitea baino. Gero eta gehiago erabiltzen ari gara teknologia eta gero eta gehiago ez gara gozatzen ari bizitza ez digitalaz.

Iñigo Moreno Concha