Hemen ikusi dezakegu zer diferentzia dagoen herri baten eta hiri batean aisialdia pasatzeko moduan. Herrian ikusten dugu nola kaleko gauzekin konformatzen diren eta ez duten behar teknologiarik ongi pasatzeko. Beste aldetik hirian mundu paralelo batean bizi direla ematen du. Badirudi mugikor baten presentzia gabe ezin garela bizi. Herrian oraindik aisialdia modu askeagoan bizi dute: kalean, belaunaldi desberdinak batuz, edozerekin jolastuz… Aldiz, hirian askotan ikusten ditugu umeak eta gazteak pantaila bati lotuta, beraien artean nahastu gabe. Uste dut batzuetan herrietara eta herrian bizitzeko modura gehiago begiratu beharko genukeela.
Irune Ziga