Argazki hau begiratzean ikusi dut bizi garela mundu batean non jendeak jada ez daukan denborarik bere familiarekin, lagunekin eta gertuko jendearekin denbora librea pasatzeko, eta hau jakinda konturatu naiz askotan ez dugula pentsatzen zorte handia daukagula maite dugun pertsonekin gure aisialdia pasatzeko. Badira bere denbora libre bakarrik lanean bazkaltzeko ordua dutenak, eta planeta honetan gehien maite eta estimatzen dituzten pertsonak ikusteko ia astirik ez dutenak. Horregatik, asko eskertu behar dugu nahi dugun jendearekin pasatzen dugun aisialdia, beste batzuek ezin dutelako eta oso pribilegio handia delako. Argazki honetan agertzen diren pertsonak daramatzate nirekin txikitatik eta asko eskertu nahi diot munduari haiekin pasatzen dudan denboragatik.
Iraia Martiartu Ezquerra