Egiten ditugun ekintza guztiek ondorio bat daukate. Lehen aisia beste era batera ulertzen zen: orain, nerabe gehienok, kontsumoarekin zerikusia duen zerbaitekin lotzen dugu: ordenagailuan jolastu, mugikor berriak erosi, arropa merkea erosi… Baina noizbait pentsatzen geratu gara zer dakarren aisialdia kontsumoarekin hainbeste lotzeak? Gutxinaka-gutxinaka planeta suntsitzen ari da; esplotazioa, gerrak, kutsadura…
Nire iritziz, guztiok pentsatu beharko genuke eta enpatia pixka bat gehiago izan beharko genuke: planetarekin, planetako beste biztanleekin… Badago jendea uste duena lurra laster amaituko dela, baina nik uste dut gauzak aldatu daitezkeela, guztien artean lan egiten badugu hori gerta ez dadin.
Saioa Sarasa Churio