Platonek ideien
inguruan hitz egin zigun, hauek baitira, bere ustez, benetako errealitatea, eta
ondorioz ikusten dugun guztia gezurrak besterik ez direla. Proposamen hau K.a.
V. mendean kokatzen dugun arren, On Kixoteri ere antzeko ideiak islatu zizkioten.
Berak pentsatzen zuena, sentitzen zuena edota ikusten zuena faltsua zela
sinestarazi zioten, bere buruan soilik zeudela pentsaraziz. Baina, nola jakin
dezakegu non bukatzen den egia eta non hasten den gezurra? Nork esan zuen neure
begiek ikusten duten hori erreala dela? Are gehiago, zer da benetako
errealitatea? Badirudi inork zalantzan jarri ez zuen kontakizun baten
kontrolpean bizi garela. Agian, ikusten dugun guztia manipulatuta dagoen leiho
batetik zehar begiratzen dugu, agian, On Kixotek egin zuen antzera, zorotzat
hartzen ditugun horiek gai izan dira leihoa apurtu eta benetako errealitatea
ezagutzeko. Baliteke Cervantesen liburuko protagonista hain erotuta ez egotea,
baliteke besteok izatea benetako eroak.
73454363E