Hau Saioa da. Eskolan, mitxoletak jasotzen zituen patioko belarditik, eta arratsaldeak pasa zitzakeen zuhaitzekin hitz egiten. Bere klasekideak arraro begiratzen zioten, eta berataz far egiten zuten: “Zertan zabiltza, Saioa! Erotuta zaude? Oso arraroa zara, kar kar kar kar”. Institutura iristean, nabariagoa egin zen klasekideek berataz pentsatezen zutena, beti bakarrik baitzegoen zeruari begira. Jendea haren beldur zela zirudien, ez desberdina zelako, baizik eta sudur puntan jartzen zitzaiona egiten zuelako. Baina tamalez, besteen begirada epaikorraz konsziente egin zen. Gutxinaka, bakarrik sentitzen hasi zen, eta bere bizitzaren grina galdu zuen, grisa bihurtuz. Egoera honek zera pentsatzera narama: eroa bera zen nahi zuena egiteagatik, edo eroa bihurtu zen besteek “normaltzat” hartzen zutena egiteagatik? Nor da eroago taldea jarraitzen duena, edo bere bidea egiten duena? Nork bere bidea egiten duena eroa da? Saioa gure Kixote berria da?
BONUS TRACK
“Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri, ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari, xoro batentzat zaukaten.”
Erramun Martikorena
73458246H