07280118C
2 de febrero de 2026
Isiltasuna zure aterpea ala zigorra da?
Argazkian pertsona bat bere baitara uzkurtuta dagoela eta ezin duela bere burutik pasatzen diren gauzetaz ihes egin adierazten da. Ez du aurkitzen bere irteera, horregatik posizio horretan jartzen da, defentsa moduko batean. Baita ere ikus dezakegu bakarrik dagoela eta ez daukala norbait hortik ateratzen laguntzeko eta horren ondorioz isiltasuna entzuten da, baina bakarrik kanpotik, pertsonaren buruan eromena aurki dezakegu eta hori paretan agertzen diren eskuek adierazten dute. Eskoletan horrelako pertsona asko ikusten ditugu, uzkurtuta, eta ez duguna ikusten da pertsona bakoitzaren buruan dagoen eromena, mina, isiltasun ez bilatua, horregatik Sancho Panza bezalako lagun bat izateak lagunduko zuen eromen hori murrizten.